Dani Mateoren bakarrizketa saioa izango da zapatuan

Julene Frantzesena 2022ko urr. 18a, 08:00

Dani Mateo umoregilea.

Umoregileak Soreasu antzokian eskainiko du bakarrizketa saioa (20:30), ¿Por que no te callas? izenburupean. Emanaldirako sarrerak salgai daude.

Dani Mateo umoregile ezagunak bakarrizketa saioa eskainiko du zapatuan Soreasu antzokian, hainbatetan atzeratu eta gero. 20:30ean hasita, ¿Por que no te callas? izenburupean eskainiko du emanaldia. Oraindik ere eskuragarri daude sarrerak hamabost eurotan Kulturaz.eus webgunean, eta herritarrek Kultur Bonoa ere baliatu ahal izango dute saiora joateko.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide