'Tadeo Jones 3' eta 'La consagracion de la primavera' filmak emango dituzte igandean eta astelehenean

Julene Frantzesena 2022ko urr. 19a, 08:00

'La consagracion de la primavera' filmeko irudi bat.

Tadeo Jones 3 igandean emango dute, 16:30ean hasita; La consagracion de la primavera, berriz, igandean (19:30) eta astelehenean (21:00) ikusi ahal izango da. Emanaldietarako sarrerak salgai daude.

Igandean eta astelehenean bi film ikusteko aukera izango da Soreasu antzokian: batetik, haurrek zuzendutako Tadeo Jones 3, eta bestetik, La consagracion de la primavera. Tadeo Jones 3 igandean emango dute, 16:30ean hasita; La consagracion de la primavera, berriz, igandean (19:30) eta astelehenean (21:00) ikusi ahal izango da. Emanaldietarako sarrerak Kulturaz.eus webgunean eros daitezke.

Tadeo Jones 3 Espainian ekoiztutako lana da, eta Enrique Gato da animaziozko filmaren zuzendaria. Honako hau da haren sinopsia: "Tadeori gustatuko litzaioke bere arkeologo lankideek bai gehiago bezala onartzea, baina beti astakeriaren bat egiten bukatzen du: sarkofago bat txikitzen du eta bere lagun Momiaren, Jeffen eta Belzoniren bizitzak arriskuan jartzen dituen konjuru bat askatzen du. Denak aurka dituela eta Sararen laguntzaz, abenturaz beteriko ihesaldi bati ekingo dio Tadeok, Mexikotik Chicagora eta Paristik Egiptora eramango duen bidaia, momiaren madarikazioarekin amaitzeko modua aurkitzeko".

La consagracion de la primavera filma ere Espainian egina da. Fernando Franco da drama generoko lanaren egilea. Honako hau da sinopsia: "Laura (Valeria Sorolla) Madrilera iritsi berri da Ikastetxe Nagusi batean sartzeko eta Kimika ikasketak egiteko. Bakarrik eta ia dirurik gabe, bizitza unibertsitariora egokitzen saiatzen da bere segurtasun gabeziak toreatzen dituen bitartean. Gau batean, kasualitatez, David (Telmo Irureta) ezagutuko du, ama Isabelekin (Emma Suarez) bizi den garun-paralisia duen mutila. Laurak konfiantzazko harreman bat hasten du harekin, bere konplexuak gainditzen eta heldutasunerako etapa berri bati aurre egiten laguntzen diona".

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide