Organo Erromantikoaren Zikloko Azpeitiko hirugarren eta azken emanaldia, bihar

Julene Frantzesena 2022ko urr. 20a, 08:11

Xabi Urtasun organista.

Xabier Urtasun organista eta Rita Morais sopranoa izango dira Loiolako basilikako protagonistak. 20:00etan hasiko da Organo Erromantikoaren Nazioarteko XXIII. Zikloko emanaldia.

Azken txanpan da Organo Erromantikoaren Nazioarteko XXIII. Zikloa, eta horren erakusle da bihar izango dela Azpeitiko emanaldietako hirugarrena eta azkena. Aurreko bi kontzertuen moduan, 20:00etan hasiko da biharkoa ere: Xabier Urtasun organista eta Rita Morais sopranoa izango dira Loiolako basilikako protagonistak.

Azken bi ostiraletan emanaldi bana izan da Loiolan. Lehen emanaldia David Cassanek eskaini zuen, eta bigarrena, berriz, Loreto F. Imaz eta Itziar Urbieta organistek.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide