Katxalin elkarteko kideak diru bilketa egiten ari dira plazan

Ihintza Elustondo 2022ko urr. 18a, 10:14

Katxalin elkartekoek udaletxeko arkupeetan jarri dute postua. (Ihintza Elustondo)

Bularreko Minbiziaren Nazioarteko Eguna izango da bihar, eta horren harira, Katxalin elkarteko kideek postua jarri dute udaletxeko arkupeetan. 13:00 bitartean izango dira han. 

Bularreko Minbiziaren Nazioarteko Eguna izango da bihar, urriak 19, eta horren harira, bularreko eta ginekologiari lotutako minbizia duten emakumeen Gipuzkoako Katxalin elkarteko kideak Azpeitian dira gaur. Urtero legez, diru bilketa egiten ari dira udaletxeko arkupeetan; 13:00 bitartean izango dira han. Diru ekarpenak jasotzeaz gain, loteria saltzen ere ari dira, eta azokan nahiz kalean xingola arrosak banatu dituzte.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide