Auzoetako zein kaleetako irisgarritasuna hobetzeko lanen barruan, Arana kaleko 17. eta 19. etxe atarietan obrak hasi ditu Azpeitiko Udalak. Lan horien helburu nagusia leku horretan dagoen plazatxoaren irisgarritasuna hobetzea da, eta bi hilabeteko epean obrak amaituta izatea aurreikusten dute. Art eraikuntza enpresa ari da lanok gauzatzen. Erakundeak jakinarazi duenez, auzotarrekin adostutako proiektua da honakoa.