Sukaldaritza Sortzen egitasmoaren barruko saioa egin dute Azpeitian

Maialen Etxaniz 2022ko urr. 18a, 15:58

Itxaso Agirre eta Xabi Izagirre, Karmelo Etxegaraiko ikasleei zuzendutako sukaldaritza saioa gidatzen. (Sukaldaritza Sortzen)

Karmelo Etxegaraiko ikasleek bertako produktuak ezagutzeko eta horiekin errezeta bat prestatzeko aukera izan dute Elikaguneko Xabi Izagirreren, Premietxeberri baserriko Itxaso Agirreren eta Irure Txiki baserriko Joxerra Agirreren eskutik. 

Eusko Jaurlaritzak eta Hazi Fundazioak sustatuta, Sukaldaritza Sortzen egitasmoa Azpeitira iritsi da gaur. Hori dela eta, Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegaraiko ikasleek bertako produktuak ezagutzeko eta horiekin errezeta bat prestatzeko aukera izan dute. Horretarako, Elikaguneko Xabi Izagirreren, Premietxeberri baserriko Itxaso Agirreren eta Irure Txiki baserriko Joxerra Agirreren laguntza izan dute. Haiek gidatuta eta azoka eguna izan dela aprobetxatuta, herriko azokan garaiko produktuak ezagutu dituzte, eta ondoren, sukaldaritza saioa egin dute Frontoi Txikian. 

Gipuzkoan, lau herritan egingo dute Sukaldaritza Sortzen egitasmoa: Ordizian, Azpeitian, Tolosan eta Donostian. 

Sukaldaritza Sortzen egitasmoan parte hartu duten ikasleak, Irure Txikiko Joxerra Agirreren eta Elikaguneko Xabi Izagirreren azalpenak entzuten. (S.S)

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide