Ingelesezko antzerki emanaldia izango da zapatuan Azoka Plazan

Julene Frantzesena 2022ko urr. 19a, 07:35

Kids&Usek antolatuta, duela urte batzuk Udal Liburutegian egindako antzezlan baten irudia.

Kids&Us ingeles akademiak antolatutako emanaldia 19:00etan hasiko da. 3 eta 7 urte bitarteko haurrek eta haien familiek There is no place like space lanaz gozatu ahal izango dute.

Antzerki emanaldi irekia antolatu du Kids&Us ingeles akademiak larunbaterako. Hain zuzen ere, 3 eta 7 urte bitarteko haurrei eta haien familiei zuzendutako saioa Azoka Plazan izango da. There is no place like space antzezlanaz gozatu ahal izango dute herritarrek, 19:00etan hasita, eta sarrera doakoa izango da.

Kids&Useko kideek azaldu dutenez, umeek istorio "zirraragarri" batean parte hartzeko aukera izango dute. Zehazki, astronauta izatea amets duen neskato baten istorioa da antzezlanaren ardatza. Gainera, musika, antzerkia eta jolasa uztartuko dituzte emanaldian.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide