Kultura eta sormen arloan aritzen diren herritarrek ere egin dute Euskara Plana osatzeko ekarpena

Julene Frantzesena 2022ko urr. 19a, 11:05

Kulturaren eta sormenaren arloan aritzen diren herritar hainbatek egin zuten atzo bilera.

Atzo, hainbat lagun elkartu ziren Basazabalen, Azpeitiko Udalak euskararen plan estrategikoa osatzeko jarritako hitzorduari erantzunez. Gaur beste batzar bat izango da 18:30ean hasita: bizilagun berriei zuzendutakoa.

Kulturaren eta sormenaren inguruan lanean aritzen diren herritarrek atzo izan zuten euskararen plan estrategikoa osatzeko bilera. Hainbat lagun elkartu ziren Basazabalen, Azpeitiko Udalak jarritako hitzorduari erantzunez. Gaur, asteazkena, beste batzar bat izango da 18:30ean hasita, Basazabal bertan: bizilagun berriei zuzendutakoa.

Euskara Plana osatzeko, herritarrekin guztira sei saio egingo ditu udalak. Bi egin zituen duela bi aste, eta azken biak datorren astean gauzatuko ditu: lan mundua, zerbitzu publikoak eta turismoa izango dituzte hizpide datorren asteartean, eta euskalgintzari zuzendutako saioa izango da urriaren 26koa (asteazkena). Bilera horiek ere Basazabalen izango dira, 18:30ean hasita.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide