Azken egunotako lapurreten harira, hiru lagun atxilotu dituzte

Ihintza Elustondo 2022ko urr. 19a, 12:02

Udaltzaingoaren autoa, artxiboko irudi batean. (Urtzi Oteiza)

Azken egunotan lapurretak egin dituzte herriko hainbat saltokitan eta etxebizitza batzuetako garajeetan, eta horren harira, hiru pertsona atxilotu dituzte. Adi ibiltzeko eskatu du udalak.

Azken egunotan lapurretak egin dituzte herriko hainbat saltokitan eta etxebizitza batzuetako garajeetan, eta lapurreta saiakerak ere izan dira beste hainbat gunetan. Lapurreta horien harira, Azpeitiko Udalak jakinarazi duenez, hiru atxiloketa egin ditu Udaltzaingoak, Ertzaintzarekin elkarlanean.

Hala eta guztiz ere, dendetan nahiz garajeetan adi ibiltzeko deia egin du udalak. Era berean, zerbait arraroa ikusiz gero, Udaltzaingora deitzeko eskatu du erakundeak; 092 telefono zenbakira, hain zuzen ere.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide