Azken txanpara iristear da Euskara Plana osatzeko parte hartze prozesua

Julene Frantzesena 2022ko urr. 20a, 15:00

Hainbat lagun elkartu ziren atzoko bileran. (Azpeitiko Udala)

Atzo egin zuten laugarren saioa, bizilagun berriak gai hartuta. Datorren astean egingo dituzte azken biak: asteartean, lan mundua, zerbitzu publikoak eta turismoa gai hartuta; eta asteazkenean, euskalgintzari zuzenduta.

Azken txanpara iristear da udalak martxan jarri duen Euskara Plana osatzeko parte hartze prozesua. Atzo egin zuten bizilagun berriei zuzendutako saioa Basazabalen, eta hainbat lagunek ekarpenak egiteko aukera izan zuten. Datorren astean egingo dituzte azken bi saioak. Hain zuzen ere, asteartean, lan mundua, zerbitzu publikoak eta turismoa gai hartuta egingo dute bilera, eta asteazkenean, euskalgintzari zuzendutako saioa izango da. Biak ala biak 18:30ean izango dira, Basazabal jauregian.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide