Dantza suelto ikastaroa antolatu du Itsasi kultur taldeak

Ihintza Elustondo 2022ko urr. 22a, 08:30

Azaroaren 3an, osteguna, hasiko dira saioak, eta abenduaren 15ean amaitu. Astearteetan eta ostegunetan bilduko dira, 21:00etatik 22:00etara, Itsasiren lokalean.

Itsasi euskal kultur taldeak dantza suelto ikastaroa antolatu du. Azaroaren 3an, ostirala, hasiko dira saioak, eta abenduaren 15ean amaitu. Astearteetan eta ostegunetan bilduko dira, 21:00etatik 22:00etara, Itsasiren lokalean (Urola kalea, 6). Ikastaroa doakoa da, eta parte hartu nahi dutenek ez dute aurrez izena eman beharrik; nahikoa izango da azaroaren 3an bertan 21:00etarako Itsasiren lokalera agertzea.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide