Lin Ton Taun eta Rodeo taldeen kontzerturako sarrerak bukatu dira

Nerea Uranga 2022ko urr. 22a, 14:00

Lin Ton Taun taldea.

Kulturazek udazkenerako osatutako programazioaren barruan, azaroaren 12an, joko dute bi taldeek Sanagustin kulturgunean.

Lin Ton Taun eta Rodeo taldeen kontzerturako hiru asteren faltan, sarrerak agortu egin dira. Zestoako harrobiko bi musika taldeen zuzenekoa izango da azaroaren 12an, Sanagustin kulturgunean, 22:00etan hasita.

Zuzeneko horrez gainera, musikazaleentzako eskaintza oparoa antolatu du datozen hilabeteetarako Kulturaz kooperatibak Sanagustin kulturgunean:

- Azaroak 25, ostirala. Joseba Irazoki eta Lagunak nahiz Maraca Diablo. 22:00etan. Lotura honetan eskura daitezke emanaldi horretarako sarrerak.

- Abenduak 10, larunbata. Delirium Tremens eta Unidad Alavesa. 22:00etan. Hemen eskura daitezke emanaldirako sarrerak.

- Urtarrilak 21, larunbata. Willis Drummond, Ro eta Trini Fox taldeak. 22:00etan. Lotura honetan eskura daitezke emanaldirako sarrerak.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide