Ander Etxegoienek arraun denboraldiko Patroi Onenaren garaikurra jaso du

Nerea Uranga 2022ko urr. 22a, 15:16

Ander Etxegoien patroia, eskuinetik bigarrena.

Azpeitian bizi den getariarrak Orioko traineruan jardun du patroi. Garaikurra eskuratzen duen bigarren aldia du aurtengoa Etxegoienek.

Ander Etxegoien Azpeitian bizi den getariarrak jaso du aurtengo arraun denboraldiko Patroi Onenaren garaikurra; emakumeetan, Nadeth Agirre oriotarrak lortu du saria. Atzo, ostirala, banatu zituzten sariak Donostiako Aquariumean, eta bertan izan ziren sarituez gain, Angel Garabieta CaixaBankeko Euskadiko zuzendari komertziala eta Isabel Octavio EITBko Estrategia eta Komunikazio Korporatiboko zuzendaria. Patroi onenen sariak eskuratu dituzten biak Orio Arraunketa Klubean aritu dira, eta bakoitzak garaikurra eta 3.000 euroko dirusaria jaso zuten.

Etxegoienek bigarren urtez eskuratu du patroi onenaren saria; aurrenekoa, 2018an eskuratu zuen.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide