Bustinzuriko Errebaleko erretegi bateko tximiniak su hartu du

Nerea Uranga 2022ko urr. 22a, 16:44

Errebalaren eta Matxinada kalearen arteko estratan izan da sua.

Bustinzuriko Errebala eta Matxinada kalearen arteko estratan dagoen tximinietako batek hartu du sua, eta suhiltzaileek itzali dute.

Bustinzuriko Errebala eta Matxinada kalearen arteko estratan dagoen erretegi bateko tximiniak su hartu du gaur, 15:50 aldera. Suhiltzaileak eta udaltzainak bertaratu dira, estratako pasoa itxi dute oinezkoentzako eta tximiniko sua itzali dute. Tximinia zikina zegoelako piztu da sua. Udaltzainek hedabide honi adierazi diotenez, bestelako kalterik ez du eragin suak.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide