Haizeak zuhaitz bat bota du Sistiaga erreka inguruan, eta bidea itxita dago

Maialen Etxaniz 2022ko urr. 23a, 12:14

Haizeteak eraginak izan ditu herrian. Sistiaga erreka inguruan zuhaitz bat bota du haizeak, eta uneotan (12:15) bidea itxita dago. 

Udaltzaingoak jakinarazi duenez, goizean zehar hainbat zuhaitz erori dira haizetearen ondorioz, hala nola Oñatzen eta Oñatz bidean –Suhitzaileen parkearen inguruan–. Dena den, Udaltzaingoaren arabera, goizean zehar eroritako zuhaitzak kendu dituzte dagoeneko. 

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide