Europako Brasilian Jiu-jitsu Kopa irabazi du Condor klubeko Inaxio Sorazuk

Maialen Etxaniz 2022ko urr. 23a, 18:45

82 kiloz azpikoen kategorian lehiatu zen jiu-jitsulari zestoarra, eta hura gailendu zen hogeita bi aurkarien aurrean. Azpeitiko Condor klubeko kidea da Sorazu, eta haren entrenatzaile Jonathan Terronen hitzetan, "oso lan ona" egin zuen atzoko sariketan.

Azpeitiko Condor klubeko Inaxio Sorazu zestoarrak Europako Brazilian Jiu-Jitsu Kopa irabazi du. Asteburuan jokatu dituzte NOGI eta Brasilian Jiu-jitsu Kopak Valentzian, eta Sorazu atzo lehiatu zen, Brazilian Jiu-Jitsu Kopan. Hain zuzen, 82 kiloz azpikoen kategorian aritu zen zestoarra. Hogeita bi pertsonak neurtu zituzten indarrak maila horretan, eta Sorazu izan zen nagusi.

Azpeitiko Condor klubeko kidea da Sorazu, eta haren entrenatzaile Jonathan Terronen hitzetan, "oso lan ona" egin zuen atzoko sariketan. "Txapelketetara begira gogor ari gara lanean, eta emaitzetan nabaritzen da hori", adierazi du Terronek. Era berean, aurreratu du Condor klubeko Azpeitiko hiru kidek MMAko Invictus sariketan parte hartuko dutela abenduan.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide