Berdinketak Lagun Onaken bi talde nagusientzat

Ihintza Elustondo 2022ko urr. 24a, 07:30

Lagun Onakeko gizonak, artxiboko irudi batean. (Andoni Elduaien)

Lagun Onaken bi talde nagusiek puntu bana lortu dute asteburuan. Emakumeek 2 eta 2 berdindu dute Beti Gazteren aurkako neurketa, eta gizonek hutsean amaitu dute Vitoriaren kontrako partida.

Lagun Onak futbol klubaren talde nagusiek zapore gazi-gozoarekin amaitu dute asteburua; izan ere, partidak berdinduta, puntu bana lortu dute gizonen nahiz emakumeen taldeek. Emakumezkoen Ohorezko Erregional Mailako taldeak etxean neurtu zituen indarrak, larunbatean, 17:30ean hasita, Beti Gazteren aurka. Azpeitiko taldea une oro aurretik izan zen markagailuan; 2 eta 1 iritsi ziren atsedenaldira, Nahiaren eta Joaneren golei esker. Dena den, partida amaitzeko gutxi falta zela, Beti Gazteren gola iritsi zen, eta beraz, 2 eta 2 amaitu zen neurketa. Gaur-gaurkoz, 11 puntu poltsikoratuta, zazpigarren postuan da Lagun Onak.

Gizonezkoen talde nagusiak, bestalde, atzo –igandea– eguerdian jokatu zuen neurketa, 12:30ean, Eibarko Unben, Vitoriaren aurka. Hutsean amaitu zen partida. Une honetan, guztira zazpi puntu batuta, hamargarren postuan da Lagun Onak.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide