Urriko odol ateraldia egingo dute asteazkenean

Ihintza Elustondo 2022ko urr. 24a, 10:39

17:00etatik 21:00etara ariko dira odola ateratzen Parrokiaren Soreasuko lokalean, baina joateko asmoa dutenek aurrez hartu behar dute hitzordua, 943-00 78 84 telefonora deituta.

Urriko azken asteazkena izango da etzi, hilak 26, eta Odol Emaileen Elkarteak odol ateraldia egingo du. Ohiko tokian eta ohiko ordutegiarekin egingo dute urriko odol ateraldia: Parrokiaren Soreasuko lokalean, 17:00etatik 21:00etara. Odola ematera joan nahi duten herritarrek, ordea, aurrez hartu behar dute txanda; horretarako, 943-00 78 84 telefono zenbakira deitu beharko dute gaur arratsaldean, 15:00etatik 20:00etara, edo bihar goizean, 08:30etik 14:00etara.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide