Osteguna bitartean eskuratu ahal izango dira aurtengo Euskal Antzerki Topaketetarako bonuak. Topaketetako antzezlan ia guztiak –11 izango dira aurten, eta Herriye antzezlanerako sarrerak agortuta daude dagoeneko– ikusi ahal izango dituzte bonua eskuratzen duten herritarrek; horiek topaketen webgunean eskuratu ahal izango dira.
Bonuak 30 euro ordaindu beharko dira, eta herritarrek antzezlan bakoitzerako sarrera bat lortuko dute aurrez. Gainera, transferigarria izango da txartela. Kulturaz kooperatibaren Kultur Bonoak, berriz, ez du balioko topaketetako emanaldietarako. Zalantzaren bat duenak azpeitikoantzerkitopaketak@gmail.com helbidera mezua idatz dezake.