Giro ederra sortu da haurrei zuzendutako ingelesezko antzezlanaren bueltan

Ihintza Elustondo 2022ko urr. 24a, 12:14

(Argazkia: Kids & Us)

Kids&Us ingeles akademiak antolatuta, There is no place like space antzerki emanaldia izan zen larunbatean Azoka Plazan. Jende ugari bertaratu zen ikuskizunera.

Kids&Us ingeles akademiak antolatuta, There is no place like space antzerki emanaldia izan zen larunbatean Azoka Plazan.  Hain zuzen ere, 3 eta 7 urte bitarteko haurrei eta haien familiei zuzendutako saioa izan zen, eta jende ugari bertaratu zen ikuskizunera. Astronauta izatea amets duen neskato baten istorioa izan zen antzezlanaren ardatza, eta antolatzaileek azaldu dutenez, haurrek gogotsu parte hartu zuten kontakizunean sortu ziren elkarrizketetan. Gainera, abestiez eta dantzaz gozatu ahal izan zuten bertaratu zirenek, eta giro ederra sortu zen.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide