Zozketa

Lin Ton Taun eta Rodeo taldeen kontzerturako bi sarrera bikoitz zozkatuko ditu Uztarriak

Erredakzioa 2022ko urr. 24a, 13:08

Lin Ton Taun taldeko kideak.

Azaroaren 12an, larunbatez, 22:00etan hasiko dira emanaldiak Sanagustin kulturgunean. Kulturaz kooperatibak emandako sarrerak zozkatuko ditu Uztarriak bazkideen artean. Parte hartu nahi dutenek osteguneko 12:00etara arteko epea dute horretarako.

Lin Ton Taun eta Rodeo Zestoako taldeek kontzertuak eskainiko dituzte azaroaren 12an, larunbatez, Sanagustin kulturgunean, 22:00etan hasita. Uztarriak Kulturaz kooperatibak emandako bi sarrera bikoitz zozkatuko ditu zozketan parte hartzen duten Uztarriako bazkide guztien artean.

Zozketan parte hartu nahi dutenek osteguneko 12:00etara arteko epea izango dute horretarako. Zozketan parte hartzeko, honako lotura honetan eman beharko da izena.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide