Asteburuan eta azaroaren 1ean egingo dituzte lurrun trenek denboraldiko azken joan-etorriak

Julene Frantzesena 2022ko urr. 25a, 08:01

Burdinbidearen Euskal Museoa.

Datorren zapatuan 12:00etan eta 17:30ean egingo dituzte irteerak, Azpeitia eta Lasao artean. Igandean, berriz, 12:00etan aterako da trena, eta asteartean, jaieguna denez, 12:00etan izango da txangoa egiteko aukera. Museoan, dena den, ohiko zerbitzua eskaintzen jarraituko dute datozen asteetan ere.

Azken txanpara iristen ari da Burdinbidearen Euskal Museoko lurrun trenen denboraldia. Izan ere, trenek datorren asteburuan egingo dituzte Azpeitia eta Lasao arteko azken joan-etorriak. Hain zuzen, datorren zapatuan 12:00etan eta 17:30ean egingo dituzte irteerak; igandean, berriz, 12:00etan; eta jaieguna denez, asteartean, azaroaren 1ean, 12:00etan ere izango da txangoa egiteko aukera.

Lau bidaia horiek eginda, Aste Santura arte ez dute lurrun trenaren zerbitzurik eskainiko museoan. Dena den, gunea irekita izango da, eta bisitariek trenari lotutako hainbat eta hainbat bilduma ikusi ahal izango dituzte han.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide