'Un heroe samurai: la leyenda de Hank' eta 'Girasoles silvestres' filmak emango dituzte asteburuan Soreasun

Julene Frantzesena 2022ko urr. 26a, 08:00

'Girasoles silvestres' filmeko irudia.

Haurrei zuzendutako animaziozko filma da Un heroe samurai: la leyenda de Hank, eta igandean emango dute. Girasoles silvestres drama generoko filma da, eta igandean eta astelehenean ikusi ahal izango da.

Un heroe samurai: la leyenda de Hank eta Girasoles silvestres filmak emango ditu Kulturaz kooperatibak asteburuan Soreasu antzokian. Un heroe samurai: la leyenda de Hank igande arratsaldean izango da ikusgai, 16:30ean hasita; Girasoles silvestres, berriz, igandean eta astelehenean emango dute, 19:30ean eta 21:00etan, hurrenez hurren. Honako lotura honetan eros daitezke

Un heroe samurai: la leyenda de Hank animaziozko filma da, Erresuma Batuan ekoitzia. Rob Minkoff, Mark Koetsier eta Chris Bailey dira lanaren zuzendariak, eta honako hau da sinopsia: "Hank, samurai bihurtzeko ametsa duen txakur xarmangarria, bere patuaren bila abiatzen da Mel Brooksen Blazing Saddles klasikoan inspiratutako komedia bizidunean".

Girasoles silvestres drama generoko filma Espainian egina da. Jaime Rosales da haren zuzendaria, eta honako hau da sinopsia: "Julia 22 urte dituen bi haurren ama da, eta Oscarrez maiteminduko da. Mutil gatazkatsu horrekin harreman bat hasiko du. Elkarrekin denbora pasatu ahala, Oscar ote den bere ondoan benetan behar duen pertsona galdetuko dio Juliak bere buruari. Horrek bidaia pertsonal bat egitera eramango du, beraren eta bere familiaren zoriontasunaren bila".

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide