Aste gutxi batzuk baino ez dira falta Euskaraldiaren aurtengo edizioa hasteko, eta dagoeneko hasi da egitasmoaren presentzia nabaritzen herrian. Gainera, irailaren 17az geroztik herriz herri dabilen Euskaraldiaren gune ibiltariak Azpeitian egingo du geldialdia azaroaren 3an, ostegunez; oraindik ez dute haren ordutegiaren berri eman. Plazan jarriko dute gunea, ariketaren gaineko informazioa emateko. Gainera, denda ere izango da han: besteak beste, hainbat produktu probatzeko eta erosteko aukera izango da bertan.