Ipuin kontaketak, Liburutegien Nazioarteko Eguna ospatzeko

Mailo Oiarzabal 2022ko urr. 25a, 15:17

Ixabel Agirresarobe, atzoko ipuin kontaketa saioan. (Udal Liburutegia)

Atzo egin zuten Udal Liburutegian data berezia ospatzeko antolatu dituzten hiru saioetako lehendabizikoa. Gaur eta bihar egingo dituzte beste biak.

XXXIII. Ipuin Kontaketen barruan hiru eguneko egitaraua prestatuta ari dira ospatzen Liburutegien Nazioarteko Eguna Azpeitiko Udal Liburutegian. Atzo, urriaren 24a, izan zen Liburutegien Nazioarteko Eguna, eta arratsaldean izan zuten hiru eguneko egitarauaren lehen hitzordua; Lehen Hezkuntzako 1. eta 2. mailetako haur ugari elkartu ziren Ixabel Agirresaroberen emanaldia jarraitzera (argazkian).

Gaur eta bihar egingo dituzte aste berezi honen barruko beste bi ipuin kontaketa saioak. Gaur, Anduriña Zurutuza ipuin kontalaria ariko da liburutegian, Haur Hezkuntzako 4. mailako haurrei zuzendutako saioarekin; bihar, berriz, Lupe Lekuonaren eta Haur Hezkuntzako 5. mailako umeen txanda izango da.

Joan den ostiralean itxi zuten izen ematea atzotik bihar arteko ipuin kontaketetara joan nahi zutenentzat. Hiru saioak 17:30erako programatu dituzte.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide