Euskal Mendizale Federazioaren Euskadiko Ultra Kopako proba izango da datorren maiatzaren 6an Azpeitian jokatuko den Domusa Teknik 40 MLK lasterketa –iaz Euskadiko Ultra txapelketa izan zen–. Haren sustatzaileek azaldu dutenez, "berri ezin hobea" da ultra kopan parte hartzea, eta horiek eskerrak eman dizkie federazioari, proban sinesteagatik.
Lau lasterketak osatuko dute 2013ko Euskadiko Ultra Kopa: Enkarterri Extrem Trail (apirilak 15), Domusa Teknik 40 MLK (maiatzak 6), Euskal Herriko Mendi Erronka (ekainak 3) eta Goierriko Bi Handiak (uztailak 7).
Azaroaren 16an, asteazkenez, zabalduko dute Domusa Teknik 40 MLK mendi lasterketarako izena emateko epea. Gainera, azaroaren 5ean, larunbatez, Malen Osa korrikalari oñatiarrak gidatutako eta emakumeei zuzendutako entrenamendu saioa izango da.