Bukatzear da Azpeitiko Udalak Euskara Plana osatzeko martxan jarritako parte hartze prozesua. Atzo egin zuten azken aurreko bilera, lan mundua, zerbitzu publikoak eta turismoa gai hartuta, eta hainbat lagun elkartu ziren Basazabalen. Azken bilera gaur egingo dute, euskalgintzari bideratutakoa, eta horrekin bukatuko dute fasea. Gaurko bilkura ere 18:30ean izango da, Basazabal jauregian.