Loreto F. Imaz organistak kontzertua eskainiko du bihar parrokian

Julene Frantzesena 2022ko urr. 28a, 08:35

Loreto F. Imaz organista.

Soreasuko Sebastian Donearen parrokian izango da organista ezagunaren kontzertua, 12:00etan hasita.

Loreto F. Imaz organo jotzaileak emanaldia eskainiko du bihar, zapatua, Azpeitian. Soreasuko Sebastian Donearen parrokian izango da organista ezagunaren kontzertua, 12:00etan hasita. Azpeitiko Udalak, Gipuzkoako Foru Aldundiak nahiz Fray Joseph Echevarria elkarteak antolatu dute saioa.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide