Behobia-Donostia lasterketara joateko autobus zerbitzua eskainiko du udalak

Julene Frantzesena 2022ko urr. 26a, 14:25

Lasterkariak probaren hasiera puntura eramango ditu autobusak. Igerilekuan eman beharko da bidaia autobusez egiteko izena, eta sei euro ordaindu behar dira.

Azaroaren 13an, igandez, izango da aurtengo Behobia-Donostia lasterketa, eta Azpeitiko Udalak, azken urteetako gisan, lasterkariak probaren hasiera puntura eramateko autobus zerbitzua eskainiko du. Behobiara autobusez joan nahi dutenek Udal Igerilekuan eman beharko dute izena, sei euro ordainduta.

Lasterketaren egunean, 07:30ean aterako da autobusa anbulatorioaren aurretik. Udalak azaldu duenez, gehienez, 55 lagunentzat lekua izango da autobusean.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide