Artoa lantzeko tailerra izango da azaroaren 6an Ekoetxean

Julene Frantzesena 2022ko urr. 28a, 10:23

Iaz egin zuten ikastaro bateko irudia.

Artoa izango da saioko protagonista, eta artaburuak aletzen nahiz irina eta taloak egiten ikasi ahal izango dute parte hartzaileek. Plazak mugatuak direnez, aurrez izena eman beharko da.

Azaroaren 6an, igandez, familiei zuzendutako tailer bat eskainiko dute Azpeitiko Ekoetxean. Zehazki, 11:30etik 13:00etara bitartean, arto tailerra egingo dute han. Artoa izango da saioko protagonista, eta artaburuak aletzen nahiz irina eta taloak egiten ikasi ahal izango dute parte hartzaileek.

Saioa doakoa bada ere, plazak mugatuak dira eta parte hartu ahal izateko aurrez izena eman beharko da. Izena emateko info.azpeitia@ekoetxea.eus helbidera mezu bat idatzi edo 943-81 24 48 telefono zenbakira deitu behar da.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide