Deñe abeslariak bere lehen diskoa aurkeztuko du datorren urtearen hasieran. Bost kantarekin osatutako EP bat izango da, eta gaur, diskoaren lehen aurrerapena plazaratu du Urrestillakoak: Zu. Deñek berak sortutako musika eta hitzak ditu Zu abestiak. Abesteaz gain, gitarra ere jotzen du doinuan, eta Paula Moreno (bateria) eta Maialen Urretabizkaia (teklatua) ditu lagun.
Sareko musika plataforma guztietan zabaldu du sorkuntza berria Deñek, eta bideoa ere bai, Youtuben. Markel Azpeitia arroarrak ondutakoa da, hain zuzen ere, Zuren bideoa; kantuaren grabazioa, nahasketa eta masterizazioa, berriz, Eñaut Gaztañaga zestoarrak egin ditu.