Asteartea jaieguna dela eta, egun horretako hondakin komertzialen bilketan aldaketa egingo du Urola Erdiko Mankomunitateak. Hain zuzen ere, azaroaren 1ean, 10:00etan gauzatuko dute bilketa, eta saltokiek edo ostalariek ordurako beren lokalaren atarian utzi beharko dute kartoi komertziala.