"Egun Beltza" ospatuko dute bihar arratsaldean skate parkean

Mailo Oiarzabal 2022ko urr. 28a, 18:31

Skate parkea inauguratzeko festaren irudi bat. Bihar ere festa giroa izango da han.

Musika, merienda, jokoak eta beste hainbat osagarri izango ditu YK Riders taldeak antolatu duen Halloween Jam festak. 16:00etan hasiko da, eta mozorrotuta joateko deia egin dute antolatzaileek.

Gau Beltzik ez, baina "Egun Beltza" ospatuko dute bihar Izarraizko Ateko skate parkean. Halloween Jam festa antolatu du zapatu arratsalderako YK Riders herriko skate, BMX, scooter, dirt eta roller taldeak, eta bertara joateko asmoa dutenei mozorrotuta agertzeko dei egin diete.

16:00etan hasiko da festa skate parkean. Musika, merienda eta jokoak aurkituko dituzte bertaratzen direnek. Horiez gain, YK Ridersek eta Lagun Onak BTT-k karpa jarriko dute, besteak beste kamisetak saltzeko, eta Sergio Layos rider-ak sinatutako argazki baten zozketan parte hartzeko aukera izango da.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide