Martija eta Sanchez palistak, Gipuzkoako Kluben Artekoan txapeldun

Mailo Oiarzabal 2022ko urr. 29a, 17:52

Sanchez eta Martija (argazkian, eskuin aldean), gaurko finala hasi aurretik. (Ilunpe)

Ilunpeko bikoteak 35-22 gainditu ditu Andoaingo Gaztelekuko ordezkariak gaur Olaberrian, larruzko paletako hirugarren mailako finalean.

Eneko Martijak eta Mikel Sanchezek ezinhobeto borobildu dute Gipuzkoako Kluben Arteko Txapelketa. Lehen aldiz lehiatu da Ilunperen erreminta saileko bikotea larruzko paletako modalitatean, eta txapela irabazi dute.

Txapelketan lehen partaidetza zutenez, modalitateko hirugarren mailan lehiatu dira Azpeitiko ordezkariak. Gaur jokatu dira larruzko paletako hiru mailetako finalak Olaberrian, eta Ilunpekoek 35-22 hartu dituzte mendean beraienean Andoaingo Gazteleku klubeko palistak.

Finalera iristeagatik beste sari bat ere ziurtatuta zuten Martijak eta Sanchezek: datorren urtean Gipuzkoako Kluben Arteko Txapelketaren bigarren mailan ariko dira.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide