Izarraizko Ateko skate parkea jendez leporaino bete zen atzo arratsaldean ere. Azpeitiko YK Riders taldeko kideek Hallowen Jam festa antolatu zuten, eta 16:00etan hasita, musikaz, jokoez nahiz meriendaz gozatu ahal izan zuten hara joandako skate, scooter, dirt, roller eta BMX zaleek. Gainera, "Egun Beltza"-ren antolatzaileek egindako eskaerari erantzunez, mozorrotuta joan ziren hainbat gaztetxo.