Gaztetxea txukuntzeko auzolana egingo dute bihar goizean

Julene Frantzesena 2022ko urr. 30a, 09:37

Gaztetxearen ataria.

Gaztetxeko kideak 09:30ean elkartuko dira bertan, auzolanean espazioak behar dituen aldaketak egiteko.

Azpeitiko Gaztetxea atontzeko eta txukuntzeko hitzordua jarri dute biharko, astelehena. Hain zuzen ere, Gaztetxeko kideak 09:30ean elkartuko dira bertan, auzolanean espazioak behar dituen aldaketak egiteko, eta, ondorioz, ikasturtea ahalik eta ondoen hasi ahal izateko. Besteak beste, sukaldea berregituratu, agertoki txikia muntatu eta hainbat txoko txukundu eta konponduko dituzte.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide