Hamabost lagunek egin dute arreta soziosanitarioari buruzko ikastaroa

Julene Frantzesena 2022ko urr. 31a, 09:29

Arreta soziosanitario formakuntza egin duten herritarrak eta udal ordezkariak. (Azpeitiko Udala)

Udaberrian hasi zuten ikastaroa hamabost lagunek, eta dagoeneko bukatu dute zati teorikoa; orain, praktikei ekiteko moduan dira. Azpeitiko Udalak eta Zabaltzen Sartu elkarteak lankidetzan antolatutako formazioa da.

Arreta soziosanitarioari buruzko ikastaroa eskaini dute aurten eere Azpeitiko Udalak eta Zabaltzen Sartu elkarteak lankidetza. Udaberrian hasi zuten ikastaroa hamabost lagunek, eta dagoeneko bukatu dute zati teorikoa; orain, praktikei ekiteko moduan dira. 70 orduko ikastaroa da gauzatzen ari direna, eta Basazabalen egin dituzte orain arteko saioak. Ikastaroa bukatzean, Lanbidek homologatutako zaintza lanetarako arreta soziosanitario ziurtagiria eskuratuko dute formazioa egin duten herritarrek.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide