Egiguren V.ak Promozio mailako Lau eta Erdiko Txapelketako finala jokatuko du

Julene Frantzesena 2022ko aza. 2a, 08:34

Julen Egiguren artxiboko irudi batean.

Aurkari nor izango duen erabakitzeko dago oraindik; ostiralean jokatuko dute bigarren finalerdia Iker Salaberriak eta Hodei Expositok. Egigurenek atzo lortu zuen finalerako txartela Berrizen, Joanes Bakaikoa garaituta. Bigarren aldiz jokatuko du azpeitiarrak lau eta erdiko finala.

Julen Egiguren Egiguren V.ak Promozio mailako Lau eta Erdiko Txapelketako finala jokatuko du azaroaren 12an, larunbata, Iruñeko Labrit pilotalekuan. Aurkari nor izango duen erabakitzeko dago oraindik; izan ere, ostiralean jokatuko dute bigarren finalerdia Iker Salaberriak eta Hodei Expositok.

Egigurenek atzo, azaroaren 1a, jokatu zuen txapelketako lehen finalerdia Berrizen (Bizkaia), Joanes Bakaikoaren kontra. Izugarrizko erritmoan jokatu zuten partida, eta Bakaikoa aurretik izan bazen ere, Egigurenek aurrea hartu ahal izan zion. 22 eta 20 bukatu zen partida.

Ez da Promozio mailako lau eta erdiko finala jokatuko duen aurreneko aldia izango Egigurenentzat; 2020an ere jokatu zuen, Elordiren aurka, eta 22 eta 5 galdu zuen orduko hartan. Aurten ere izango du lehen txapela eskuratzeko aukera.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide