Atzo, asteartea, estreinatu zuten Herriye antzezlana, Sanagustin kulturgunea jendez lepo zela. Ikusmina piztu du obrak herrian, eta horren erakusle izan da aste honetan eskainiko dituzten lau emanaldietarako sarrera guztiak agortu izana. Gaur, bihar eta etzi ere izango dute herritarrek Herriye ikusteko aukera; izan ere, egunero emanaldi bat egingo dute Sanagustinen, 19:00etan hasita.
Atzoko emanaldiarekin hasi ziren aurtengo Euskal Antzerki Topaketak, eta datozen asteetan antzezlan ugariz gozatu ahal izango dute herritarrek.