Badator azaroko GUKA magazina

GUKA magazina 2022ko aza. 2a, 19:00

Hileko lehen ostiralarekin batera badator GUKA magazinaren azaroko atala. Ostiralean, 22:00etan hasita, ikusgai izango da UKTren tokiko webguneetan eta Erlo Telebistan. Besteak beste, Amaia Lasa idazle getariarrari egindako elkarrizketa; Mari Karmen Borda, Alaitz Olaizola eta Amets Cañizares antzerkizaleekin izandako solasaldia, eta Urrutira joan gabe atalean Zarauzko inguruetan egindako ibilaldia izango dira ikusgai ostiraleko saioan.

Ostiralean izango da ikusgai GUKA magazinaren denboraldi honetako bigarren atala, 22:00etatik aurrera, Erlo Telebistan nahiz Urolako Komunikazio Taldearen tokiko webguneetan; tartean Uztarria.eus-en.

Askotariko gaiak landuko dira saioan zehar, besteak beste, Amaia Lasa idazle getariarrari egindako elkarrizketa; Mari Karmen Borda, Alaitz Olaizola eta Amets Cañizares antzerkizaleekin izandako solasaldia eta Urrutira joan gabe atalean Zarauzko inguruetan egindako ibilaldia izango dira ikusgai ostiraleko saioan.

Urola Kosta eskualdea osatzen duten txoko, istorioei eta protagonistei ahotsa emateko helburuarekin sortu zuen UKT-k GUKA magazina. Honako hau 2022ko azaroko atalaren aurrerapen bideoa da.

Ikusi GUKA magazinaren atal guztiak honako lotura honetan.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide