Erniarraitz bertsozale elkarteak bertso afaria antolatu du azaroaren 18rako, ostirala. Errezilgo Letea jatetxean izango da hitzordua, eta Andoni Egaña eta Amets Arzallus ariko dira kantuan. Trikitilariak ariko dira giroa alaitzen, gainera.
Dagoeneko zabalik dago afaritarako izena emateko epea: Letea bertara deituta (943-81 28 87) eman ahal izango da izena. Bertso afaria 25 euro ordaindu beharko da.