Euskaraldiaren gune ibiltariak geldialdia egin zuen atzo, osteguna, Azpeitian. Plazan jarri zuten postua, ariketaren gaineko informazioa emateko. Gainera, denda ere izan zen han: besteak beste, hainbat produktu probatzeko eta erosteko aukera izan zen. Era berean, bertsoz eta musikaz girotu zuten gunea; hain zuzen ere, Naia Arrizabalaga eta Oier Etxeberria bertsolariak aritu ziren kantuan, trikiti doinuek lagunduta.