Gipuzkoako Futbol Federazioaren omenaldia jaso du Mirari Uriak

Ihintza Elustondo 2022ko aza. 4a, 12:38

Mirari Uria eta gainontzeko futbolariak, oroigarriak eskuetan dituztela. (Gipuzkoako Futbol Federazioa)

Espainiako Selekzioarekin 20 urtez azpikoen munduko txapelketa irabazi duten Realeko jokalariek Gipuzkoako Futbol Federazioaren aitortza jaso dute; tartean, Mirari Uria azpeitiarrak.

20 urtez azpikoen munduko txapelketan Espainiako Selekzioarekin urrezko domina eskuratu dutela eta, Gipuzkoako Futbol Federazioaren omenaldia jaso dute Realeko hainbat jokalarik; tartean, Mirari Uria azpeitiarrak. Harekin batera, honako fubtolari hauek jaso dute federazioaren aitortza: Adriana Nanclaresek, Elene Letek, Izarne Sarasolak eta Ana Tejadak. Gipuzkoako Futbol Federazioko zuzendaritzako eta emakumezkoen futboleko batzordeko kideek "Gipuzkoako futboleko mitoa" aitortzen duen oroigarri bana eman diete jokalari horiei. Ekitaldian, Realeko ordezkari gisa, Alex Uranga kontseilaria eta Garbiñe Etxeberria kirol zuzendaria izan dira.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide