Urrestillako Festa Batzordeak deituta, herri batzarra egingo dute bihar, azaroak 10. Hain zuzen ere, Urrestillako kirol eskaintza eta Gabon eskea nahiz Olentzero izango dituzte hizpide. 19:00etan elkartuko dira, jubilatuen lokalean, eta herritarrei bertaratzeko deia egin diete.