Herritarrek jaso ditzakete dagoeneko Euskaraldirako txapak eta Hikaldirako pegatina identifikagarriak. Azpeitiko Udal Euskaltegian eskuratu ahal izango dira horiek astelehenetik ostiralera, 08:00etatik 13:00etara bitartean –datorren larunbatean ere izango da horretarako aukera 08:00etatik 12:00etara–. Gainera, ostiralean plazan mahaia jarriko dute 18:30etik 20:00etara, Euskaraldian izena emateko nahiz egitasmoan parte hartzeko materiala eskuratzeko.
Azaroaren 18tik abenduaren 2ra egingo da Euskaraldiaren hirugarren aldia, Hitzez ekiteko garaia da lelopean. Dagoeneko zabalik dago egitasmoan izena emateko epea: entitateek urriaren 30era bitartean eman dezakete izena, eta norbanakoen izen ematea, berriz, azaroaren 17an itxiko da. Horiek euskaraldia.eus webgunean ere eman dezakete izena.