Azpeitiko anbulatorioko egoeraz EH Bilduk aurkeztutako mozioa izango dute hizpide gaurko udalbatzarrean

Julene Frantzesena 2022ko aza. 8a, 08:01

Azpeitiko udaletxea.

Izapide kontuak ere izango dituzte hizpide, eta eragin linguistikoari buruzko udal agintarauari hasierako onespena emango diote. 19:00etan hasiko da bilkura.

Udal ordezkariek azaroko ohiko udalbatzarra egingo dute gaur, asteartea. 19:00etan hasita egingo dute bilkura udaletxeko areto nagusian, eta hainbat gai izango dituzte hizpide. Batetik, izapide kontuak landuko dituzte, eta bestetik, eragin linguistikoari buruzko udal agintarauari hasierako onespena emango diote. Gainera, EH Bilduk Azpeitiko anbulatorioko egoerari buruz aurkeztutako mozioa izango dute eztabaidagai.

Honako hau da gaurko bilkurako gai ordena:

1.- Udalbatzak 2022ko irailaren 22an eta 2022ko urriaren 4an egindako aktak onartzea.
2.- Udalaren eta bere erakunde publikoen 2022ko lanpostu zerrenda onartzea.
3.- Udalaren eta bere sektore publikoaren ordainsariaren igoera onartzea.
4.- Azpeitiko Udal Kirol Patronatuan 1. zenbakia duen kreditu aldaketa onartzea.
5.- 2023. ekitaldirako taxi zerbitzuaren tarifak onartzea.
6.- Eragin linguistikoari buruzko udal agintarauari hasierako onarpena ematea.
7.- Telelanari dagokion udal agintarauari hasierako onarpena ematea.
8.- Alkatetzak 2022ko apirilean eta maiatzean emandako ebazpenen berri ematea.
9.- Azpeitiko osasun zentroari buruzko mozioa, EH Bilduk aurkeztutakoa.
10.- Galderak eta erreguak.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide