Kaleko Urdangak, The Reapers eta Rotten XIII Azpeitian izango dira martxoaren 11n

Ihintza Elustondo 2022ko aza. 8a, 09:30

Kaleko Urdangak taldeko kideak.

Punk eta Oi! musika doinuen gaua izango da datorren urteko martxoaren 11n, larunbata, Sanagustin kulturgunean. Dagoeneko salgai daude sarrerak, Kulturazen webgunean.

Kulturaz kooperatibak duela gutxi iragarri zituen urtea amaitu bitartean nahiz datorren urtearen hasieran Azpeitian izango diren zenbait musika talderen izenak. Orain, baina, jende asko erakarri ohi duten beste kontzertu batzuen berri eman dute. Hain zuzen ere, punk eta Oi! musika doinuen gaua izango da datorren urteko martxoaren 11n, larunbata, Sanagustin kulturgunean. Kaleko Urdangak, The Reapers eta Rotten XIII taldeak ariko dira zuzenean, 21:30ean hasita. Gainera, Herbehereetako The Reapers taldea lehen aldiz izango da Euskal Herrian.

Oraindik denbora asko falta da kontzertuetarako, baina dagoeneko jarri dituzte sarrerak salgai. Kulturazen webgunean eros daitezke, hamabi eurotan.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide