Azaroko Uztarria aldizkariaren aurrerapena: Elikagunea gertutik ezagutzen

Erredakzioa 2022ko aza. 7a, 13:56

Uztarria dagoeneko hasi da azaroko aldizkaria bazkideei etxez etxe banatzen. Landutako edukien artean, duela lau urte ireki zuten Elikagunea proiektuaren bueltan ezkutatzen diren lanak ezagutzeko aukera izango dute irakurleek Klik! argazki erreportajean. Honako hau aldizkariaren aurrerapen bideoa da.

Sukaldeak, janari dendak, harategiak eta dastaketa nahiz heziketa guneak osatzen dute Elikagunea. Proiektua, ordea, denda fisiko bat baino gehiago da. Saltokiaren leihotik begiratuta ikusten ez diren lan ugari egiten dituzte Artxara kooperatibako kideek, eta horiek ikusteko Elikagunera joan da Uztarria.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide