Itziar Saenz de Ojerrek ipuin kontaketa saioa eskainiko du hilaren 14an liburutegian

Anartz Izagirre 2022ko aza. 8a, 11:42

Ixabel Agirresarobek urrian eskainitako ipuin kontaketa baten irudia. (Azpeitiko Udal Liburutegia)

HH5eko haurrei zuzenduriko saioa izango da eta ostiralera bitartean egongo da izena emateko aukera. Telefonoz, whatsapp mezu bitartez nahiz aurrez aurre egongo da horretarako aukera.

XXXIII. Ipuin Kontaketen barruan, Itziar Saenz de Ojerrek kontaketa eskainiko du datorren azaroaren 14an, astelehena, Azpeitiko Udal Liburutegian; 17:30ean izango da saioa, eta HH5eko haurrei zuzendurikoa izango da. Izen-ematea zabalik da dagoeneko, eta ostirala bitartean, azaroak 11, izango da horretarako aukera. Ohi bezala, hiru modu daude izena emateko: liburutegian bertan, 943-15 71 95 telefonora deituta edo 688 81 55 06 telefono zenbakira whatsapp mezu bat bidalita.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide