Adimen desgaitasuna duten pertsonen senitartekoen topaketa egingo dute astelehenean

Ihintza Elustondo 2022ko aza. 10a, 09:30

Ekainean egin zuten lehen topaketako irudia.

Atzegik antolatuta, adimen desgaitasuna duten pertsonen anai-arreben eta koinatu-koinaten bigarren topaketa egingo dute astelehenean, 18:00etan, Basazabal jauregian.

Urola Erdiko Atzegiko lantaldeak antolatuta, adimen desgaitasuna duten pertsonen anai-arreben eta koinatu-koinaten bigarren topaketa egingo dute. Datorren astelehenean –azaroak 14– jarri dute hitzordua, 18:00etan, Basazabal jauregian. Bizipenak partekatzeko eta elkar ulertzeko baliatuko dute abagunea. Joan zen ekainaren 2an egin zuen Atzegik halako lehen topaketa, eta haren erantzun ona ikusita, berriz elkartzeko nahia agertu zuten parte hartzaileek. Hori dela eta erabaki dute bigarren topaketa egitea. Parte hartzeko, ez da beharrezkoa aurrez izena ematea.

Hemen irakur daiteke lehen topaketa haren harira Uztarriak egindako erreportajea.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide